Think Big 2017 sariak eman ditugu

ThinK Big 2017 sariak hauek izan dira: PETROBACTER, LECTRIL, LOOC eta BIOLUM proiektuak. Lehiaketak saritzen ditu zerbitzu eta produktu komertzialak eta bideragarriak, zeinak UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleen ezagutzaren bidez garatu diren. Horiekin batera, hauek finalistak ere izan dira: Erasmus Anywhere, Kit de Celiaquía, Triscience, Allersafe, Antlitek y Nafety. Aurten, 35 proiektu aurkeztu dira, iaz alderatuz %20 baino gehiago; eta 94 partaide, 2016an %30 baino gehiago.

Sari banaketa Bilboko Auzo Factory Irazabal-Matikon egin da, eta  ekitaldian egon dira Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea, Ainara Basurko, BEAZeko zuzendari orokorra, Eva Armesto, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko saileko zerbitzu-burua eta Nora Sarasola, Bilbao Ekintzako zuzendaria.
Proiektu saridunak:

  • Lehengo saria, 1.500 euro esleituta, PETROBACTER. Samuel Aguirre Ferreira eta Marta Zabalegui Bosque Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikasleak. Estuario ekosistemetako petrolioa digeritu eta ezabatzeko bakterioak dituen esfera
  • Bigarren saria, 1.000 euro esleituta, LECTRIL. Eduardo Martínez de la Puente Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikaslea. Partitura baten orriak automatikoki pasatzeko atrila
  • Hirugarren saria, 500 euro esleituta, LOOC, Jon Barredo Muro eta Carlos Sierra Domínguez. Natura- elurroldetarako eta –hondamendietarako erreskate gailu teknologikoa
  • Hirugarren saria, 500 euro esleituta, BIOLUM. Mikroorganismo bio-lumineszenteen burbuila eramangarria

Halaber, Think Big lehiaketaren epaimahaiak beste sei sari finalista ere nabarmendu ditu:

  • Erasmus Anywhere: Truke ikasleen lehen sare soziala
  • Kit Epigenético de Celiaquía: Eritasun zeliakoak izateko arriskua iragartzeko kit epigenetikoa
  • TriScience: Biodiagnostikorako gailuak, fidagarriak, arinak eta  eramangarriak
  • Allersafe. Elikagai alergenoak aurkitzeko gai diren substantzien diseinua
  • Antlitek. Sintrom dosi pertsonalizatuen euskarria
  • Nafety: Arrisku egoeratan laguntza eskatzeko Smartwatch-entzako aplikazioa

ZORIONAK GUZTIOI!

UPV/EHUko prentsa bulegoaren informazioa

Sarien akta kontsultatu nahi baduzu, hemen egin dezakezu:

THINK BIG 2017-K SARITUTAKO PROIEKTUAK EBAZTEKO AKTA

SARITUTAKO PERTSONEN AKTA ETA EBAZPENA

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad