Badatoz TR35 Spain sariak
mai.
30
2012/05/30
Massachusett-eko Teknologi Institutoak (MIT), bigarren aldiz ekiteko talentu gehien duten 35 urte baino gutxiago dituzten hamar gazte espaniarrak bilatzen ditu.

Massachusett-eko Teknologi Institutoak (MIT), Technology REview bere aldizkariaren bidez, urtero eta hamar urtez, munduko 35 urte baino gutxiagoko gazte ekintzaile nabarmenenak bilatzen ditu, TR35 sariak emateko.
Aurten, Technology REview-ek gazteleraz, TR35 Spain sarien bigarren edizioa iragartzen du, etorkizun hurbil baten negozio eta teknologiaren mundua alda dezaketen lan harrigarri eta bereziak aurkitzeko asmoz. Modu honetan oraingo arazoak konpontzeko teknologia berri edo daudenen aplikazio berriak garatzen diharduten gazteen esfortsua aitortu nahi dute.
Lanak jarduera sektore ezberdinetakoak izan daitezke: bioteknologia, material berrien garapena, energia, software-a, garaioa eta internet, beste batzuen artean.
Funtsezkoena etorkizunean negozio eta teknologia mundua eraldatu dezaketen lanak izatea da.
Marck Zuckerberg (Facebook); Sergey Brin (Google) edo Danah Boyd (Microsoft) bezalako pertsonak izan dira azken hamar urteetan egiten ari den Boston-eko MIT Campusean saritutakoak.
Saria jasotzeko baldintza bakarra sariak banatzen diren egunean (2012ko azaroaren 15a) hautagaiak 35 urte baino gutxiago izatea da. Espainarrak diren edo Espainian bizi diren gazteak bilatzen dira, eta hori horrela izanda beraien ikerketa alorrean bereziki nabarmentzea.
Hautagaiek beraien lana unibertsitate, ikerketa zentru publiko zein pribatu, sortu berri diren negozio edo konpainia handietan lan egin dezakete beste instituzio eta enpresen artean. Ezin dute beraien burua aurkeztu, beraien ezagutza arloetan adituak edo bere akademi edo lan arlotan adituak izan behar dira beraien hautagaitzak aurkezten dituztenak.
Epaile talde batek aukeratuko ditu hautagaien artean proiektu onenak dituzten hamar gazte berritzaileak. Hamar irabazle hauen artean beste sari bi banatuko dira ere: Urteko Berritzailea eta Urteko berritzaile solidarioa.
Hautagaien aurkezpen prozesuari buruzko informazio gehiago lortzeko sarien web orrialdea ikus daiteke www.tr35spain.com edo beraiekin kontaktuan jarri, ondoko helbide elektroniko honetan: tr35spain@technologyreview.com
Hautagaiak aurkezteko epea 2012ko apirilaren 25ean hasi zen.
Izenemate azken eguna: 2012ko uztailaren 26a.