Español (España)   eu-ES
Zitek FacebookZitek TwitterZitek YouTube

Albisteak

Ekintzaileentzat saria, Everis fundazioak 60.000€ ematen ditu

mai. 16


2012/05/16 

Everis Fundazioak sari bat iragarri berri du, ekintzailetza sustatzeko. 2012 Ekintzaile Saria epaimahaiak aukeratutako hautagaitzari emango zaio eta proposamenak teknologi, jestio, giza edo ingurune berrikuntza baten ustiapena izan behar du helburu.



Ekintzaileek 2012ko ekainaren 1eko 19:00ak baino lehen Negozio Plana aurkeztu behar dute, bere ondorengo jarraipena eta biabilitatea justifikatzeko nahiko xehetasun eta garrantziaz egin beharko da. Proposamena bai gazteleraz bai ingelesez aurkez daiteke.

 

Proposamenak gutxienez dokumentu hauek izan behar ditu:

. Memoria bat ideia, produktua, berrikuntza eta metodología eta bere ustiapen komertzialarekiko justifikazioa. Berrikuntza tekniken ezaugarriak azaltzea beharrezkoa izango da, baita industria eta komertzio aplikazioak ere.

.Taldea osatzen duten ekintzaileen curriculum-ak, ideia sustatzen duten pertsonen konpetentzia tekniko eta profesionala bertan azaldu behar da. Ekintzaile profila eta hori jestionatzeko ahalmena frogatzen duen edozein informazio aintzat hartuko da bereziki.

.Marketing plana, bezero objetibo eta merkatu potentziala identifikatu eta azaldu beharko ditu, ekintzaileak ideiaren alde komertzialak ezagutzen dituela erakutsiz, baita lehiakideak eta sarrera mugak identifikatu ere.

.Finantziaketa proiekzioak, gal eta irabazien kontuen aurrekontuak barne, egoera balantzea, enpresa diruzaintza, nola egin diren azalduz eta behar den inbertsioa eta ekintzaileentzat aurreikusten diren soldatak zehaztuz.

.Emandako informazioa egia dela eta deialdiaren oinarriak bete eta onartzen dituen hautagaien zinpeko aitorpena. Aurkezten dituzten ideien jabeak direla, informazio pribilegiaturik ez dutela erabili beharrezko baimenik gabe eta egileek beraien gain hartzen dutela informazio pribatuaren erabileraren erresponsabilitatea. Gainera eskatzen zaien edozein informazio emango dutela zin egingo dute eta taldearen eraketan aldaketaren bat badago esan beharko dute irabazleen izenak iragarri baino lehen.

Hautagaiek bideo bat bidal dezakete beraien proiektua defendatuz, 5 minutu baino gutxiago iraun behar duena.

Ekintzaileek  enpresa jestioan eta enpresen sorkuntzan duten esperientziari buruzko informazioa baloratuko da eta baita ikerkuntzaren emaitzak komerzializatzen eta garatzen laguntzen duten parke zientifiko eta teknologikoekiko izan ditzaketen sarrera aukerak ere.

Everis Fundazioak enpresaren garapen eta merkaturatzea bultzatuko du 60.000€-rekin, aldi bakar batean emanda edo epetan, proposamenean agertzen den Negozio Plan-ean agertzen diren finantziaketa beharrei erantzunez.

40.000€-tako accesit-a eman dakieke finalista geratu diren proiektuei.

Saria ematearekin batera kolaborazio hitzarmen bat sinatuko da Everis Fundazioa eta saridunaren artean. Hitzarmen honetan Everis Fundazioak proiektuaren finantzaketa eramango du sozietatearen administrazio kontseiluaren parte izanik edo parte hartzen duen kide bezala.

Everis Fundazioak proiektu irabazlearen jarraipena egingo du eta pertsona bat jarriko du batzarretan parte hartzeko, hitzarekin baina bozkatu gabe.

Tags:
Categorias:
Kokapena: Blogs Parent Separator Albisteak

Zure izena:
Gravatar Preview
Zure email:
(Aukerako)
Zure web:
Izenburua:
Azalpena:
Azalpena bidali   Cancelar 

Sustatzaileak:

Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea Campus de Excelencia internacional - Naziorteko Bisaintasu Campusa Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia Beaz Bizkaia
 

Zitek Leioa

Errektoreagoa Er.
Beheko solairua
Bizkaiko Campusa
Sarriena z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
Tfnoa: 94 601 27 51 Faxa. 94 601 34 55

Zitek Portugalete

Nautika eta Itsasontzi-Makineria G.E.T.
Bigarren solairua
Maria Diaz de Haro, 68
48920 Portugalete (Bizkaia)
Tfnoa: 94 601 48 01 Faxa. 94 601 48 20

Zitek Bilbao

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa
Bigarren solairua
Alda Urquijo z/g
48013 Bilbao (Bizkaia)
Tfnoa: 94 601 39 36 Faxa: 94 601 82 20