Español (España)   eu-ES
Zitek FacebookZitek TwitterZitek YouTube

Albisteak

Odontologiako lehenengo Ikasberria

mai. 3


2012/05/03 

Aurreko ostegunean, apirilak 26, Emprendedores Zitek programak Odontologia Fakultatean bere lehenengo Ikasberria antolatu zuen, Bizkakio Campuseko Fakultate horretako ikasleei zuzendua.



Ikasberriaren helburua Odontologiako ikasleei autoenplegurako lan aukerak azaltzea izan zen, ekintzailearen irudia lan aukera erakargarri eta etorkizunerako ona bezala aurkeztea. Ikasketak amaitu ondoren UPV/EHU-ko Odontologia lizentziatuak lan etorkizuna enfokatzerakoan ekintzailetzaren ideia aurreikusi behar dute. Beste batzuentzat lan egitea aukera bat da, baina guretzat lan egiteak eta benetan gustatzen zaigun empresa sortzeak poztazun asko emango digu.

Honetan parte hartu zuten, alde batetik Juan Arrue,Beaz-ko teknikaria eta Zitek osatzen duten enpresa askotako tutorea, negozio bat, klinika odontologikoa kasu honetan, sortzerakoan edozein ekintzalek planteiatzen dituen galderei erantzuna eman ziena.Lehen momentuetako “galduta” egotearen sentipena eta ezezagunari beldurra desagertu egiten da Juan Arrue bezalako persona bat aurrean baduzu, zure enpresa montatzen eta zure ideia aurrera eramaten laguntzen dizuna.

Eta beste alde batetik, Estibaliz Sanchez, 2005ean lizentziatutako odontologoa eta Gobela hortz klinikaren bazkidea, bere lan esperientziaz aritu zen eta behin karrera amaituta gainditu behar izan zituen erronkez. Estibalizen esperientziaz baliatuz ikasleak karrera amaitzerakoan dauden lan aukerataz konturatu ziren eta baita prestaketa on batek duen garrantziaz. Estibaliz Sanchez-ek ikasleak ikasketa urteak topera aprobetxatzera animatu zituen, praktikak batez ere, karrera prestakuntza on batekin amaitzeko eta lan etorkizuna segurtasunez ikusteko. Hizkuntzak ere Estibaliz-ek bereziki aipatu zituen, atzerrian odontólogo eskari handia bait dago eta klinika odontologiko bat montatu aurretik eta ekintzailetzari ekin baino lehen prestakuntzarako aukera on bat izan daitekelako atzerrian lan egitea.

Francisco Javier Lopez irakaslearen laguntza eskertu behar dugu, “Lanbide odontologikoaren kudeaketa” ikasgaia ematen duena, ikasberria bere klase orduan ematen utzi ziguna esperientzia maiatzaren amaieran errepikatzeko asmoarekin. Lankidetza honek Emprendedores Zitek ikasleengana hurbiltzea ahalbidetzen du eta lan etorkizunean pentsatzerakoan irakasle eta ikasleentzat lagungarria izatea espero dugu. Eskerrik asko guztioi!

Tags:
Categorias:
Kokapena: Blogs Parent Separator Albisteak

Zure izena:
Gravatar Preview
Zure email:
(Aukerako)
Zure web:
Izenburua:
Azalpena:
Azalpena bidali   Cancelar 

Sustatzaileak:

Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea Campus de Excelencia internacional - Naziorteko Bisaintasu Campusa Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia Beaz Bizkaia
 

Zitek Leioa

Errektoreagoa Er.
Beheko solairua
Bizkaiko Campusa
Sarriena z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
Tfnoa: 94 601 27 51 Faxa. 94 601 34 55

Zitek Portugalete

Nautika eta Itsasontzi-Makineria G.E.T.
Bigarren solairua
Maria Diaz de Haro, 68
48920 Portugalete (Bizkaia)
Tfnoa: 94 601 48 01 Faxa. 94 601 48 20

Zitek Bilbao

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa
Bigarren solairua
Alda Urquijo z/g
48013 Bilbao (Bizkaia)
Tfnoa: 94 601 39 36 Faxa: 94 601 82 20