Español (España)   eu-ES
Zitek FacebookZitek TwitterZitek YouTube

Albisteak

Abiatu Sariaren irabazleei elkarrizketa

api. 13


2012/04/13 

Oraingo edizioan, hautagai nagusiak Dikoin, SoC-e eta elements comunicación ziren, oinarri teknologikoan eta berritzaile arloetan hurrenez-hurren.


 

Dikoin Euskal Herriko Unibertsitateko UPV/EHU Ingenieritza Nuklear eta fluidoen mekanika sailean jaiotako enpresa da, eta laborategientzako irakaskuntza ekipamendua fabrikatu eta komertzializatu egiten du.

SoC-ek, aldiz, FPGAk diseinatu eta garatu egiten ditu, elements comunicación-ek on-lineko marketing-a, social media eta streaming bidezko zerbitzuak proposatzen dituen bitartean.

 

Sari honek ekintzaile hiru hauen lan indibiduala goraipatzea du xede, baina baita euren ibilbide pertsonal zein profesionala ezagutzea ere. Elkarrizketa

 

 

Noiz sortu zen enpresa bat sortzearen ideia? Zeintzuk izan ziren arrazoiak?
Dikoin: Bilboko Ingenieritza Tekniko Industrialeko eskolara bueltatu nintzenean hasi zen dena, bertan Ingeniaritza Nuklearra eta Fluidoen Mekanikako saileko irakasle birekin topo egin nuen, Fluidoen Mekanikako laborategia kudeatzen zutenak eta non ikasleen formakuntzarako hainbat tresna eraiki zituzten. Eraikitako ekipamendu eta tresnen kalitatea ardatz hartuta sortu zen ekipamendu hau sortu eta komerzializatzeko enpresa sortzearen ideia.

SoC-e: UPV/EHU-ko APERT izeneko Ikerkuntza Talde baten spin-off antzeko batetik sortu da. Talde honetan zirkuitu integratuen (edo “txip”) diseinu teknologi batekin lan egiten dugu, logika berreratua deritzona (lógica reconfigurable), eta txip-ak neurrira egitea ahalbidetzen dueña. Armando Astarloa, talde honetako kidea, hasi zen mota honetako enpresa bat sortzearen ideiarekin 2008an.

 

elements:  Burugogorkeri baten ondorioz ekintzaile bezala definitzen gara gu. Gure lanbidea oso bokazionala da, kazetaritza eta komunikazioa lanbide bat baino gehiago balitz bezala hartzen ditugu, hau da, bizitza ulertzeko modu bat bezala. Horregatik nahi izan genuen proiektu enpresarial bat egi bihurtzea. Konturatu ginen Internetek hamaika aukera eskaintzen dituela arlo hau garatzeko, eta Community Manager baten irudiak aukera asko eskaintzen zizkiela espezializatutako pertsonei.

 

Zelan gogoratzen duzu garai hau? Zein eratan lagundu zintuen Zitek Programak?
Dikoin:  Gogoan dut 15 minutu baino gutxiago pasa zirela idea sortu zenetik, Zitek-era deitu eta enpresa bat sortzeko egin beharrekoak zeintzuk ziren galdetu genuenerarte. Pare bat egunetan Juan Arruerekin bildu eta proiektua aurrera ateratzeko gakoak eman zizkigun. Emandako laguntza, baina, ez zen bakarrik eraketan geratu. Martxan jartzearen ondoren kontaktua izaten jarraitu dugu eta subentzioen eskaerekin, ikastaroen gonbidapenekin, eta batez ere edozein zalantzen argitzearekin (asko sortu dira) lagundu digute.

 

SoC-e: Armando enpresen sorkuntzarako formazio ikastaroetara jaoten hasi zen, hala nola, Zitek Leioak eskainitako “2008-2009 Enpresaren sorkuntza eta kudeaketa Ikastarora”, eta baita Oinarri Teknologikoko enpresen sorkuntzarako jardunaldi batzuetara ere. Behin betiko bultzada elementu hauek nahastean eman zen: Zitek Bilbaoren sorkuntza gure Eskolan eta Beaz-eko tutore eta UPV/EHU-ko Zitek-eko arduradunarekin izandako hitzorduen lehenengo arrakasta, proiektura Ikerkuntza Taldeko lagunen hurbiltzea eta Mikelen etorrera, SoC-eko lehenengo enplegatua.

 

elements: Izugarrizko ilusio eta gogoekin, baina baita proiektu koherente eta bideragarri batean ideiak plazaratzeko sailtasunarekin. Lehenengo txanpa honetan, Zitek programak hasierako indar hori bideratzen lagundu digu. Laguntza hau da gehien baloratzen duguna: gure tutoreak, bi urteren ondoren, gure egunerokotasunean oso presente jarraitzen du.

 

Zein da zuen gaur eguneko egoera? Ze balantze egiten duzue zuen ekintzaile ibilbide honen inguruan?

Dikoin: Gaur egun enpresa etengabeko hazkundean dago, etorkizunean hazten jarraitzeko esperantzarekin. Enpresaren etorkizuna internazionala da, eta langileria goraka doa modu iraunkorrean. Hala ere, dena ez da arrosa kolorekoa. Pozik gaude gauzen joan etorriarekin, baina benetan gogorra izan dela eta izaten jarraitzen duela aitortu behar da. Ekipamendu berria garatzeari denbora asko eskaintzen diogu, eta askotan etsita geratzen gara gauzak lehenengoan funtzionatzen ez dutenean. Jakin badakigu bide luzea dugula aurretik, eta hobetzeko gauza asko falta direla, baina borrokan dihardugu, eta aurrera egiten jarraitzeak arrakastara eramango gaituelakoan gaude.

 

SoC-e: Bi urte eskasetan SoC sei ingeniarik osatzen dute, eta beraiekin sortzaileen laguntza aktiboa dute. Denbora honetan SoC-ek aurrera jarraitu du, eboluzionatzen. Gure giroko enpresekin erlazioa mantendu eta hauei egindako teknologi berrien eskaintzarekin, espazio eta aireko energia arloko hainbat sektoretan gure produktua garatu eta merkaturatzeko apustua egin dugu.

 

elements: Formakuntzan murgildutako bi urteren ostean heldutasun batera heldu garela uste dugu. Ikasketa hau ez da soilik gure kazetaritza ezagupenak komunikazio munduan ezartzeko behar ditugun ikastaro teknikoetan oinarritzen. Eboluzio personal eta kolektiboa da ere. Guretzako gauza sailenetarikoa betebehar komertzialak geuregan hartzea izan zen. Orain geure erritmoan barneraturik gaude, bide luzea dugu aurretik, baina talde on eta sendoa dugu, bestalde.

 

Zer adierazi edo irudikatzen du zuentzat Abiatu Sariak?

Dikoin: Uretan pare bat minutu murgildurik egon eta gainazalera irtetzerakoan arnasten duzun aire puxka bezala sentitzen dugu sari hau.

SoC-e: Betetzen ari garen lanari esker ona emateaz gain, egin duguna, egiten ari garena eta etorkizunean egin nahi dugunaren inguruan hausnartzeko aukera aparta izan da.

 

elements: Enpresa moduan hazten ikusi gaituztenen errekonozimendua. Oso garrantzitsua da guretzat, gure proiektuan sinistu izan dutenek (batzutan guk baino gehiago) eman ditugun pausuak eta ekintzaile ibilbidea bermatzea. Sari hau jasotzea beraiei betidanik izandako konfidantza bueltatzea bezala da.

 

Ze aurreikuspen duzue etorkizunerako? Zeintzuk dira zuen erronkak?

Dikoin: Orain gure hurrengo erronka nagusia enpresa arlo nazional zein internazionalean ezagutarazten jarraitzea da, eta baita katalogoetako ekipamenduetan salmenta bolumena areagotzea ere.

Aurreikuspenak onak dirudite, baina krisiak nondik eramango gaituen zehazki ez dakigu.

Hala ere, ezin dugu itxaroten egon, nahiago dugu bide berriak ezagutu, merkatu berriak, ezagupen arlo berriak… guzti hauetarako etorkizunean interesekoa izan daitekeen ekipamendua sortuz.

 

SoC-e: Internazionalizazioa da erronka nagusia. SoC-ek eskaintzen dituen produktuen bezeroak globalak dira, eta eurengana heltzen jakin eta saiatu behar da. Gaur egun “Partner” internazionalen politika bultzatzen gabiltza. Merkatuan finkatutako enpresetako bazkideak dira hauek, eta gure produktuak beraien produktuen osagarriak dira.

Saltoa emateko SoC hazi egin behar da. Modu ordenatu batean izan dadila saiatuko gara, eta parte hartzen duten alderdi guztiak gure alde egotea espero dugu.

 

elements: Internet zure lan tresna izatea, aplikazio eta teknologia berrien inguruko berri guztiei buruz egunean egotea ahalbidetzen du. Esfortzu handia da, baina baita oso motibagarria ere, gure motorea da eta izaten jarraitzea espero dugu. Proiektuei begira gardentasun politikoa duten eta parte hartzea bultzatzea xede duten produktuak garatzen gabiltza, instituzio publikoei zuzenduak. 2012rako erronketako bat Frantziako hegoaldean gure enpresa ezartzea da, non duela hilabete batzuk lanean hasi garen.

 

Zein mezu helaraztea gustatuko litzaizueke?

Dikoin: Enpresari proiektu bat sortzea buruan dutenei mezu baikorra helaraztea gustatuko litzaiguke, eta bide batez hori egitera animatzea, benetan pena merezi duelako.

Nahiz eta ondo joango den ziurtasuna izan (oso ziur egon zaitezke, baina inoiz %100ean), eta nahiz eta oso gogorra izan (oso momento gogorrak daude), gureari eusten badiogu benetan pena merezi duela uste dugu.

Kontutan izan behar dugu zentzua duen proiektu bat izatekotan, eta berau aurrera ateratzen lagunduko gaituzten pertsonak inguruan izanik, posiblea da proiektua Aurrera ateratzea, soilik jakin behar dugu zein ate jo, eta zorionez EHUn badago ate asko jotzeko aukera.

 

SoC-e: Ikerketa Talde batetik sortutako enpresa izanik, ikerkuntza emaitza edo“know-how”-a ezarriz, ekintza ekonomikoaren sorkuntza bidezkoa dela esan dezakegu. Ariketa hau Taldean aurkikuntza nitxo berriak aurkitzeko oso egokia da, merkatuaren berrelikatzeari esker.

 

elements: Zure negozio idea defendatzea eta merkatura egokitzea ez dira bateraezinak. Egoera sozio ekonomiko honek ez du aurrekaririk. Utopia hutsa da gaur egun gure gurasoek egiten zuten bezala bizitza osoa enpresa berdinean lan egiten emango dugula pentsatzea, edo unibertsitatean ikasitakoarekin nahikoa izango dugula. Gaur egungo merkatuak birrasmatzera behartzen gaitu, kontutan izan behar dugu. Hala ere gaur egungo egoera amildegira jauzi egiteko aukera ematen digu ere. Ekintzailearen mundua konplexua da, baina ordainak arlo pertsonalean handiak dira oso.

 

 

Tags:
Categorias:
Kokapena: Blogs Parent Separator Albisteak

Zure izena:
Gravatar Preview
Zure email:
(Aukerako)
Zure web:
Izenburua:
Azalpena:
Azalpena bidali   Cancelar 

Sustatzaileak:

Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea Campus de Excelencia internacional - Naziorteko Bisaintasu Campusa Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia Beaz Bizkaia
 

Zitek Leioa

Errektoreagoa Er.
Beheko solairua
Bizkaiko Campusa
Sarriena z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
Tfnoa: 94 601 27 51 Faxa. 94 601 34 55

Zitek Portugalete

Nautika eta Itsasontzi-Makineria G.E.T.
Bigarren solairua
Maria Diaz de Haro, 68
48920 Portugalete (Bizkaia)
Tfnoa: 94 601 48 01 Faxa. 94 601 48 20

Zitek Bilbao

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa
Bigarren solairua
Alda Urquijo z/g
48013 Bilbao (Bizkaia)
Tfnoa: 94 601 39 36 Faxa: 94 601 82 20