Euskal Encounter Ekitaldiaren XX.Edizioa
uzt.
27
2012/07/27
Atzo, Euskal Encounter topaketaren XX. edizioa inauguratu zen; topaketa BECen egingo da, uztailaren 26tik 29ra. Informatika arloko profesional, aditu eta zaleentzako hitzordua da, eta Bizkaiko Aldundiak ere parte hartuko du bertan. Programazioaren, online jokoen eta deskargen afizionatuez gainera, enpresa eta erakundeek ere badute beren lekua topaketa honetan.
Aurten Bizkaiko Foru Aldundiko Azkue, Gaztebizz eta BiscayTIK Fundazioak elkarrekin Euskaltweetron deritzon ekintza aurkeztuko dute. Ekintza berritzailea eta orijinala da, teknologia eta instalazio artean kokatu daitekena. Honen bidez, euskararen presentzia sarean haunditu nahi dute eta bide batez Twitter plataforma laister euskaraz erabilgarri izango dugula ospatu ere. Twitter da hain zuzen ere EuskalTweetron egitasmoaren ardatz nagusia. EuskalTweetrona Tweetcornak sortzeko gai den munduko makina bakarra da. Euskal Encounterera hurbiltzen direnei indarrak berritzen lagunduko dien material energetiko eta positiboa. Makina berritzaile hau Encounterrean aurkeztuko dute hiru erakundeek eta ekintza parte-hartzaile, teknologiko eta dibertigarria gauzatu nahi dute honen bidez.
Ekintzaren mamia Twitter plataforma erabiliz burutzen da. Erabiltzaileek euskaraz eta traola jakin batzuen bidez tweet bat botatzen dutenean, makinak hau jaso eta mezu hori krispeta baten bihurtuko du. Krispeta kopuru batera heltzen denean, makinak bihurtutako tweet hoiek krispeta-anoak botako ditu. Benetazko krispetak izango dira, bilkuran ordenagailuetan aritzen direnei energía emango dienak. EuskalTweetronak euskara energía positiboz sortuta dagoela adierazi nahi du eta Twitter euskaraz erabiltzeari bultzada eman nahi dio.
Bestalde, egitasmo honen bidez sortutako prozesu osoa Euskal Encounterraren standean zuzenean eta denbora errealean ikusteaz aparte, edozein lekutatik jarraitzea ere posible izango da webgune honetan: www.euskaltweetron.org. Ekintza honetan parte-hartzea guztiz zabala da eta nola Twitterren bidez gauzatzen den, ez dago inolako arazorik edozein lekutatik parte-hartu ahal izateko.
Bi baldintza dago bakarrik EuskalTweetronak gure tweetak jasotzeko gai izateko: lehenengoa, nola ez, mezua euskaraz izatea; bigarrena, mezu horretan hashtag edo traola zehatz batzuk erabiltzea, hauek hain zuzen ere: #euskaltweetron, #euskalencouter, #ee20 edo #twittereuskaraz. Traola hauen menpe botatako mezu guztiak Euskaltweetron makinan sartu eta bihurtuko dira, munduko edozein lekutatik etorritakoak ere. Euskara internazionala, zabala eta erabilgarria izan daitekela erakutsi nahi dugu eta teknologia eta sarean ere baliogarria.
Leku guztietako lagunen parte-hartzea sustatzeko eta euskararen mezua zabaltzen laguntzeko, antolatzaileek zozketa bat antolatu dute ere parte-hartzaile guztion artean. Encounterreko lehen egunetan jasoko diren mezu guztien artean zozketa egingo da eta sari batzuk banatuko dira: Sony X-Box 360 kontsola bat, Sony Reader ebook bi, Microsoft Arc Touch sagu bi eta Fnacen erabiltzeko 500 eurotako lau diru-txeke. Sariak Encounterrean bertan banatuko dira uztailaren 28an arratsaldez.