Think Big 2012 Sariak
uzt.
2
2012/07/02
Zitek programak Unibertsitate Enpresa Ideien Think Big 2012 Sariak eman zituen ostiralean, Bizkaiko Foru Aldundia, BEAZ eta UPV/EHUren arteko elkarlan hitzarmenaren inguruan sortuak. Sari hauen helburua unibertsitate ikasleen ekintzaile dohaina bultzatzea da.

Epaimahaiak ,ikaslegoaren artean urtero gero eta jakinmin gehiago sortarazten duen sari honetara aurkeztutako hogei proiektu baino gehiagoren artean bost aukeratu ditu. Lehiaketan parte hartzeko enpresa ideia original bat aurkeztu eta garatu behar da eta saritzeko aukeratutako negozio mota, sormena, ahalmena, berrikuntza eta produktu edo zerbitzuaren garapen maila baloratzen da.
4.000€ irabazten dituen proiektu irabazlea, “iD Payment Solutions” izan da, produktuak eskeintzen dituzten makinetan kreditu txartelak baimendu eta bezero baten NANaren sinadura irakurtzea ahalbidetzen duen ordainketa elektroniko sistema bat. Honen bidez erosketa balore handiko produktuak erosi ahal izango lirateke gizakiaren baimenik gabe.Egilea Jon Ruiz Gómez da, Ekonomia eta Enpresa zientzien Fakultateko ikaslea.
Lehiaketara aurkeztutako proiektuen kalitatea eta proiekzioa dela eta, 2.000€tako bigarren saria kutsu berritzaile handia duten bi ideien artean banandu da. “Technocream”, eguzkitarako krema ematen duten makinen proposamena da, eguzki energia erabiltzen dutenak eta hondartza, piszina eta leku publikoetan jartzekoak. “Educational Electronic Book” proiektuarekin konpartitzen du saria, formatu digitaleko testu liburuen ideia interesgarri bat.
2012ko edizio honetako hirugarren saria, 1.000€ banatzen dituena, praktikotasun eta originaltasun handiko ideiaren sortzailentzat izan da, “CEPILLIM”. Ingeniarien Goi Eskola Teknikotik dator eta egunero erabiltzen dugun hortzetako eskuila garbitzeko balio du. Eta “FALKS” web plataforma bat, gai zehatz bati buruz Internet-en dagoen informazio guztia batu eta zerrendatzen duena.
ARGAZKIAK